Aretxabaletatik Urkulura parke berria egiteko hitzarmena sinatuko dute

Maider Arregi 2006ko abe. 21a, 19:18

Abenduaren 27an, asteazkenean, sinatuko da Donostian hitzarmena. Sinatzaileak Arritxu Oliden, Aretxabaletako alkatea, Jesus Mari Alkain, Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Jorge Askasibar, Basoa Fundazioko ordezkaria izango dira.


Hitzarmenari esker, Aretxabaletako Udalak Urkulura bidean duen 11.620 metro karratuko lursaila, zuhaitzez beteta dagoena, garbitu egingo da. Zuhaitzei izen adierazleak jarriko zaizkie, eta 1.000 metro inguruko oinbideak prestatuko dira. Hesiak jarriko dituzte eta parke hau bidegorriarekin lotuko dute. Gune berriak 'Iturriondo parkea' izango du izena.
Lanen aurrekontua 40.000 eurokoa da, eta Kutxak estaliko du oso osorik. Basoa Fundazioak lanen gidaritza teknikoa egingo du.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak