Aretxabaletarren ahaleginak ez du merezitako emaitza lortu

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 16a, 21:15
0-2 aurreratu da Trintxerpeko taldea atsedena aurretik, baina berdintzea lortu du etxeko taldeak.

Ondo eman diote hasiera norgehiagokari Aretxabaletako mutilek; jokaldi politak eginez eta aukerak sortuz. Ustekabean, baina, partidua maldaz gora ipini zaie. Zazpi minutuan Trintxerpekoek bi gol egin dituzte, biak ere korner bidez.
    Ezustearen ondorioz galduta ibili dira etxekoak tarteka, baina jarrera aldaketa argia erakutsi dute atsedenaren ostean partiduari beste norabide bat emanez.

Lehiakortasun handia

Atsedenaren ostean beharrezkoak zituzten bi golen bila irten dira zelaira Gordobilenak, baita lortu ere. Aukera asko sortu dituzte eta jarraitzaileen animuekin iritsi dira berdinketarako golak. Azken 27 minutuak jokalari bat gehiagorekin jokatu dute, hori bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak