Aretxabaletako udaletxearen aurrealdea gorri koloreko pinturaz zikindu dute bart gauean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko urriaren 23a

Bart gauean Aretxabaletako udaletxeari eraso egin diote. ETA EZ dioen kartelari pintura gorria bota diote eta ondorioz udaletxeko aurrealdeak kalteak izan ditu. Ate nagusia eta atearen gaineko leihoak jasan dituzte kalte handienak. Iñaxio Garro alkateak esan du lehenengo aldia dela Aretxabaletako udaletxea erasotzen dutena; gaineratu du, herritarrak ere erasotu dituztela, eta, lanean jarraitzeko asmoa berretsi du, eguneroko jarduna eten barik. Datozen orduetan udaleko talde politiko guztien adostasunarekin prentsa ohar bat ateratzeko asmoa azaldu du, gertatutakoak salatu eta gaitzesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak