Memoria historikoa jasoko duen dokumentala grabatzen dihardute

Maider Arregi 2010eko maiatzaren 21a

'Gerra zibila Aretxabaletan' dokumentala urrian izango dugu ikusgai. Artemanek eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak elkarlanean, Aretxabaletako memoria historikoa azaleratu nahi izan dute lan honen bidez. Dokumentalak, benetan gertatutako historiako uneak jasoko ditu. Horrez gain, testigantzak, argazkiak eta infografiak ere batuko ditu. Aktore eta portagonistekin izan gara. Erreportaje zabala Asteleheneko Goienkarian irakurtzeko aukera izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak