Aretxabaletako bi 'martxosok' Valvanerada proba egin dute

Mirari Altube Arrese 2009ko api. 29a, 14:24
Jesus Mari Herrasti eta Fortunato Lopez aretxabaletarrek Valvanerada proba egin dute Errioxan. Logroñotik Valvanera santutegiraino dauden 63,2 kilometroak egiteko 11 ordu eta 20 minutu behar izan zituzten eta eguraldi txarrak asko gogortu zuen proba.

Apirilaren 25etik 26ra bitartean egin zuten Errioxan 30. Valvanerada. 1.300 lagunek zuten izena emanda baina eguraldi txarraren erruz gutxiago izan ziren. Aretxabaletarrek pozik hasi zuten proba, argazkian gogotsu ageri dira amabirjinarendako loreak eskuan dituztela. Baina eguraldiak asko gogortu zuen proba: "Hotz egiten zuen, eta bukaeran elurra ere izan genuen", jakinarazi digu Herrastik. Bukaerako azken kilometroak oso gogorrak egin zitzaizkien baina Triciotik Baños de Rio Tobia herrira bitarteko 11 kilometroak ere ez ziren samurrak izan: "Bidea zuzen-zuzena da baina ez da sekula bukatzen. Eraikin txiki bat ikusten da urrunean, eta gerturatutakoan izugarrizko lantegia da".

Nekatuta baina gustura bukatu zuten proba bi martxosoek. Datorren urtean ere joan gura dute, eta ia taldetxoa osatzeko beste lagun animatzen diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak