Aretxabaletako Andramari jaien egutegia egunez egun

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abuztuaren 9a

Aretxabaletako jaiak, Andramaixak hemen dira. Hilaren 14tik 17rako Aretxabaletan antolatu duten jai egitaraua prest dago. Umeendako parkeak, kale animazioa, gazte afaria, herri bazkaria, kontzertuak... denetarik dago!

ABUZTUAREN 14a,  martitzena
Andramari Bezpera


* 16:00    KANPAI JOTZEA, Andra Mari jaien hasieraren berri emanez.
* 16:30    XXVIII. MUS TXAPELKETA izango da, Herriko plazan.                           Urtero bezala garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko                     dira. Izena ematea: 20 €  (15:30etik 16:15era).
* 16:30    HAURRENTZAKO PARKEA. Herriko Plazan
* 18:30    Txosna gunearen irekiera txupinazoarekin.
* 19:00    Herriko jaiei hasiera ofiziala emateko, udaletxe aurrean                      ikurrinari agurra eta txupinazoa. Konfeti eta serpentinen                     ikuskizuna. Jarraian, BURUHANDI berriak Aretxabaletako                 txistulariekin batera.
* 19:30    MEZA ospakizuna. Eta ondoren, “Ama Birjinaren                               Bederatziurrenaren bukaera eta Agur Erregina ospetsua                   ”. Andra Mari Elizan.
* 19:30    Triki-bertso poteoa txosna gunetik hasita.
* 21:30    Gazte afaria txosna gunean.
* 23:00    ERDIZKA LAUETAN taldearekin dantzaldia. Herriko plazan.
* 23:00    Kontzertuak txosna gunean


ABUZTUAREN 15a, eguaztena.

Andramari Eguna

* 10:00    DIANA, herriko txistulariekin.
* 11:00    Herriko promesen PILOTA PARTIDAK Iturrigorri frontoian.
* 11:45    Elizbira
* 12:00    MEZA NAGUSIA. Udalbatza bertan izango da eta elizkizun                     ostean txistulariek joko duten “Alkate soinua”-z aterako                     da. Andra Mari elizan.
* 13:00    “MILAGROKO MUSIKA BANDA-ren” emanaldia. Herriko                          plazan.
* 17:00    HAURRENTZAKO PARKEA Herriko Plazan.   
* 18:00    TRAPU ZAHARRA antzerki taldearen “VISA VIS” kale                         animazioa.
* 19:30    Iruñako “ALDE ZAHARREKO ERRALDOIEN KONPARTSA”
* 23:00    SUZKO ERRUBERAK, Astondoa Pirotekniaren eskutik.
                Industrialdean.
* 23:00    Atxabaltako musika taldeen kontzertu maratoia txosna                         gunean
* 23:30    LOSDELGAS  MUSIKA TALDEA. Herriko plazan.


ABUZTUAREN 16a, eguena.
Andramari bigarrena

* 11:30    DIANA “BASAURIKO – HAIZEDOINU" gaiteroekin.
* 12:30    Antzerkia “AZKONA” taldearekin KIKI,KOKO,MOKO                             pailazoak, malabarrak, musika... Herriko plazan.
* 17:00    TAILERRAK: malabarak equilibrioak... Herriko plazan
* 18:00    “MARMARA DIXIELAN JAZZ BAND” New Orleáns-eko jazz                     musika tradizionala. Kaleetan zehar.
* 19:00    Herri kirolak txosna gunean.
* 20:00    KABARET taldearekin kale animazioa.
* 22:30    PILOTA PARTIDU PROFESIONALAK. Iturrigorri frontoian.
                Sarrera 10€
* 23:00    Karaokea eta play back “tzangiños brown”-en ikuskizuna  
                Txosna gunean.           
* 00:00    GOSE TALDEA. Herriko plazan.


ABUZTUAREN 17a, egubakoitza.
Koadrilen eguna


* 11:00    DIANA, herriko txistulariekin.
* 11:30    SOKAMUTURRA. Durana kalean.
* 12:30    Nabarreriako Zezentxoak. Lau urtetik gorako                                     neska-mutikoentzat Iruñeko benetako entzierroaren                         simulazio ikusgarria.
* 14:30    HERRI BAZKARIA: Paella erraldoia eta “Te de los puertos”,                 Santanderko “Paellas Gigantes Vicente Quintana” ren                         eskutik doan. Norberak ogia eta edaria ekarri beharko du.
                Herriko plazan.

* Ondoren    Gazte ekimenak antolatuta Gaztetxoentzako eta                                 nagusientzako jolasak
* 17:00    “BARALDE TXARANGA”k herriko kaleak alaituko ditu.
* 18:00    SOKAMUTURRA. Durana kalean.
* 19:30    ERRALDOI ETA BURUHANDIAK, Baralde Txarangarekin                         batera. Buruhandiak guraso talde batek eramango ditu.
                Ondoren egunean zehar herria gehien animatu duten                         koadrilei sari banaketa.
* 19:30    Batukada herrikoia txosnetatik hasita
* 20:30    CANTARES DE GUANAJUATO MARIATXIA. Kalean zehar.
* 23:30    “CANTARES DE GUANAJUATO MARIATXIA”. Mexikotik                         musika, dantza eta ahotsak. Herriko plazan.
* 04:00    Txokolatada txosna gunean.






ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak