Aretxabaletak 3-0 hartu du mendean Amaikak Bat

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mar. 8a, 22:44
Gaurko partidua irabazita, Aretxabaletak sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du lehenengoarekin berdinduta. Partidua motela izan den arren nahikoa izan da hiru puntuak etxean geratzeko.

Partidu motela izan da Aretxabaletak eta Debako Amaikak Bat taldeak jokatu dutena. Partidu guztian zehar etxeko taldeak izan du baloiaren jabetza; hala ere, gola egitea kosta egin zaie. Behin lehenengoa eginda, beste biak samur egin dituzte Aretxabaletako jokalariek.

Jaurtiketa gutxi

Gordobilek eta Arenazak ohiko hamaikakoarekin hasi dute partidua. Baloiaren jabetza izan dute zelai erdian; Ivan Lopezek ondo mugitu du baloia ezker eta eskuin, baina inolako arriskurik sortu gabe aurkariaren atean.
Hala, ia ez da jaurtiketarik ikusi lehenengo zatian. Gola 35. minutuan iritsi da. Kontraeraso batean Amaikak Bat taldeko atezainak Imanol Rodriguezek  egindako jaurtiketa kornerrera aldendu du. Korner horren ondorioz, Gorka Iturbek baloia sareetan sartu du. Bat eta hutsekoarekin joan dira aldagelara.

Bi jokalari gehiago

Bigarren zatiko 10. minutuan epaileak Amaikak Bat taldeko jokalari bat kalera egotzi du falta itsusi baten ondoren. 20. minutuan, aldiz, beste jokalari bat egotzi du, oraingoan zelai erdian kontraeraso bat mozteagatik. Ondorioz, etxeko taldea bi jokalari gehiagorekin geratu da. Aretxabaletak ez du arazorik izan golak egiteko: Oinatz eta Espinosa izan dira golegileak.
Garaipenarekin Aretxabaleta bigarren postuan mantentzen da, lehenengoarekin berdinduta. UDAko jokalari Astolak dio "ilusioz" daudela mailaz igotzeko. Uste du talde ona dutela, baina "zortea" ere beharko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak