Gabon kantuan
- Noiz: 2009/12/24 10:30
- Non Herriko plaza
Gabon kantuan joango dira ume eta gurasoak kalez kale. Herriko plazatik irten eta herrian buelta eman ostean, bertan bukatuko dute mokadutxoa jateko.
Futbol Eskolako txapelketa
- Noiz: 2009/12/24 15:30
- Non Ibarra futbol zelaia
Txapelketa Debagoieneko futbol eskolen artekoa izango da: Bergara, Arrasate, Oñati eta Aretxabaleta. Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era (15:30-18:00), Ibarra futbol zelaian.
Olentzeroren etorrera
- Noiz: 2009/12/24 18:30
- Non Udal euskaltegia
Olentzero etorriko da herrira (18:30): Udal euskaltegian irten eta Herriko plazaraino joango da txistulariek lagunduta. Jaiotzera hurreratuko da plazan eta Gabonetako kantuak abestuko dizkiete musika eskolako ikasleek.
Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa
- Noiz: 2009/12/26 09:00
- Non Almen
Arizmendi Ikastolak antolatuta emakumezkoen txapelketa egingo dute. Infantil eta kadete mailako futbol zortziko txapelketa. 09:00etan hasita Almenen.
Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa
- Noiz: 2009/12/27 09:30
- Non Ibarra futbol zelaia
Lauko torneoa jokatuko dute Realak, Eibarrek, Lagunakek eta Debagoieneko selekzioak. Ibarra futbol zelaian, 09:30ean hasita.
Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoak
- Noiz: 2009/12/27 17:00
- Non Arkupeko Zaraia aretoan
'Munduan zehar' ikuskizuna eskainiko diete umeei hiru pailazoak Arkupe kultura etxean (17:00). Sarrera: 3 euro.
Mihiluze txapelketa
- Noiz: 2009/12/27 17:00
- Non Ludoteka
8 eta 12 urte arteko gaztetxoek Mihiluze txapelketa egingo dute ludotekan (17:00).
Abesbatzaren kontzertua
- Noiz: 2009/12/27 19:00
- Non Parrokia
Aretxabaleta Abesbatzak emanaldia eskainiko du Jose Luis Franzesena organo-jotzailearekin batera parrokian (19:00). Eduardo Mocoroa organo-jotzaile eta konposatzaileari eskainitako kontzertua da.
Eskoriatzako Gabonetako parkera irteera
- Noiz: 2009/12/28 10:00
Ludotekak antolatuta 4 eta 7 urte arteko umeak Eskoriatzako Gabonetako parkera joango dira. Irteera, 10:00etan.
Umeendako zinema
- Noiz: 2009/12/29 17:00
- Non Arkupeko Zaraia aretoan
'Los mundos de Coraline' filma eskainiko diete ume eta gaztetxoei (17:00). Sarrera: 3 euro.
Bilboko Gabonetako parkera irteera
- Noiz: 2009/12/30 10:00 - 20:30
- Non Azbeko geltokia
Ludotekak antolatuta 8 eta 12 urte arteko gaztetxoak Bilboko Gabonetako parkera joango dira. Irteera 10:00etan, Azbeko autobus geltokian eta itzulera 20:30ean. Bazkaria norberak eroan behar du. Irteera: 10 euro.
Umeendako zinema
- Noiz: 2009/12/30 17:00
- Non Arkupeko Zaraia aretoan
'Los mundos de Coraline' filma eskainiko diete ume eta gaztetxoei (17:00). Sarrera: 3 euro.
Urte bukaerako festa
- Noiz: 2009/12/30 17:00
- Non Gaztelekua
Urte bukaera ospatuko dute Atxagazte gaztelekuan (17:00). Kontzertua eta afari-merienda izango dituzte.
Bizar Zuri
- Noiz: 2009/12/31 18:30
- Non Udal euskaltegia
Bizar Zuri etorriko da herrira errege magoen mezulari lanak egitera. Udal euskaltegian irtengo du (18:30) eta herria zeharkatu ondoren alde egin. Musika eskolako kideak izango ditu lagun.
Irteera Elosura
- Noiz: 2010/01/02 - 2010/01/04
- Non Gaztelekua
Atxagazte gaztelekuko kideak hiru egunetarako joango dira Elosuko aterpetxera. Argibideak gaztelekuan.
Eriz magoa
- Noiz: 2010/01/03 17:00
- Non Arkupeko Zaraia aretoan
Eriz magoak ikuskizuna eskainiko die ume eta gaztetxoei (17:00). Sarrera: 3 euro.
Errege kabalgata
- Noiz: 2010/01/05 18:30
- Non Udal euskaltegia
Errege magoak etorriko dira herrira. Euskaltegian irten (18:30) eta plazaraino joango dira musika eskolako kideak lagun. Jaiotzera hurreratuko dira plazan eta Gabon kantak entzungo dituzte.