Egoera benetan txarrean dago Aretxabaleta eta Arrasate arteko errepidea: zulo asko eta gero eta handiagoak, seinaleztapen horizontalik ez eta gauetan batere argirik ere ez. Gainera, autobideko lanak egiten dabiltzan kamioien zirkulazio handia dago, eta horrek okertu egin du egoera. Udalak herritarren kexa asko jaso ditu azken hilabetean, eta kexok Aldundira bideratu ere bai. Eguenean, hilak 17, alkatea izan zen Aldundian konpontzeko eskaera berresten, eta oraingoan bai, konpontzen hasiko dira.