Telefono bitartez egin diete galdeketa 18 urtetik gorako 518 herritarri. Bizitzeko toki moduan, 0 eta 10 artean 8ko nota jarri diote bataz beste Aretxabaletari. %77k uste dute gainera herriak hobera egin duela azken urteetan, eta bertako bizi kalitateak gora egin duela %69k.