Aretoa bete, Karmele Igartuaren liburuaren aurkezpenerako

Julen Iriondo 2009ko abe. 3a, 15:53

Karmele Igartua aretxabaletarrak bart aurkeztu du bere herrian 'Denbora enaren hegaletan', idatzi duen bigarren poesia liburua. Jende ugari batu zen olerkari ezagunek eta musikariek lagundutako errezitaldian.

Aretxabaletako Arkupeko aretoa txiki geratu zen Karmele Igartuaren lan berriaren aurkezpenerako. 'Denbora enaren hegaletan' liburuko poesiak errezitatu zituen Igartuak, piano eta gitarra doinuek, idazle eskolako bere kideek eta olerkari ezagun bik lagunduta. Tere Irastorza eta Jose Angel Irigarairen babesa izan zuen aretxabaltarrak. Irigaraik Igartuaren bigarren poesia lana argitaratu duen Pamiela argitaletxearen izenean egin zuen berba, eta adierazi zuen olerkari heldua dela Aretxabaletakoa.

 

Igartuak hizkuntza poetiko propioa eta euskal letretan lekua dituela gehitu zuen Irigaraik. Hitzak orbainetan, aurreneko poesia liburuarekin BBK-Euskaltzaindia saria irabazi zuen Karmele Igartuak duela bi urte. Sariak sari, Igartuak ondo gogoan du nola hasi zen poemagintzan, duela ia 40 urte, Loramendi poeta aretxabaletarrari egindako omenaldian, enara beltzarena errezitatzea egokitu zitzaionean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak