Areto futboleko UDA-Orly mailaz igo da

Xabier Urtzelai 2009ko maiatzaren 26a

Aretxabaletako mutilek joan den egubakoitzean lortu zuten igoera Urritzaren kontra jokatutako partiduan (1-0), eta nahiz eta dagoeneko kategoriaz igo diren, asteburuan Oñatin izango dira, Gipuzkoako finala jokatzen.

Joan zen egubakoitzean Almeneko kiroldegian jokatu zuten Gipuzkoako ligako 3. mailako play offeko partidua eta bertan UDAk 1-0 irabazi zion Billabonako Urritza taldeari.
Oso partido borrokatua izan zen eta partidua amaitzeko 2 minutu falta zirenean Imanol Karmonak egin zuen garaipenaren gola.
Garaipen honekin UDA-Orly hirugarren mailatik bigarren mailara igoko da, eta datorren asteburuan finala jokatuko dute Euskaldunaren kontra, Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak