Joan zen egubakoitzean, Almeneko kantxan jokatu zuten Gipuzkoako ligako 3. mailako play offeko partidua eta bertan , UDAk 1-0 irabazi zion Billabonako Urritza taldeari.
Oso partidu borrokatua izan zen, eta partidua amaitzeko 2 minutu falta zirenean Imanol Karmonak egin zuen garaipenaren gola.
Garaipen horrekin UDAk lortu du hirugarren mailatik bigarrenera igotzea, baina oraindik Gipuzkoako finala jokatu behar du. Norgehiagoka hori asteburuan izango dute, Oñatin egingo dituzten finaletan. Aretxabaletarrek Euskalduna izango dute aurrean.