Ardo dastatzea egubakoitzean, Loramendik antolatuta

Mirari Altube Arrese 2009ko irailaren 9a

Loramendi Euskara Elkarteak ardo dastatze ekitaldia egingo du egubakoitzean, irailak 11, Durana kalean (19:30-21:00). Arabar Errioxako eta Nafarroako hainbat ardo dastatzeko aukera eskainiko diete herritarrei.

Iaz antolatu zuten lehen aldiz halako ekimena eta izandako arrakastaren aurrean bigarren bat egin gura izan dute: "Oraingoan, gainera, bikoiztu egin dugu kopa kopurua, dastaketan parte hartzeko gogoz inor gera ez dadin", diote Loramendiko dinamizatzaileek.

Lau upategitako ardoak

Lau upategitako ardoak eskainiko dituzte. Arabar Errioxatik etorriko da Candido Besa lau ardorekin: ardo ekologikoa; kuttuna; bihotzekoa; eta zuria. Baita Jose Basoco ere bi ardorekin: Finca Barronte –ardo ondua– eta Finca Barronte Graciano –etxeko ardo berezia–.
Nafarroatik etorritakoak beste bi dira. Castillo de Monjardin: 2001eko erreserba eta urteko ardo beltza. Eta Señorio de Sarria upategikoak: Garnacha 5. mahastia –ardo gorria– eta Chardonnay –ardo zuria–.

Ardoekin osatutako otarra zozketatuko dute ekitaldi bukaeran. Txartelak euro baten truke salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak