Aratzekoen alaitasuna eta leialtasuna saritu dituzte Italian

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 22a, 12:12
Gorgonzolako film laburren lehiaketan (Italia) izan dira Aratz elkarteko kideak Are-Baleko sekretoa filma aurkezten, eta oso pozik itzuli dira; izan ere, laugarren postua eskuratu zuen aretxabaletarrek egindako filmak, eta lehiaketako zuzendariaren aipamen berezia ere jaso zuten

"Gure alaitasun eta fideltasunagatik saritu gaituzte", dio Jokin Antxia Aratzeko kideak. Hala, pozik ageri dira argazkian Juan Carlos Barkero eta Iker Arexolaleiba garaikurrak eskuetan dituztela.

Aratz elkarteko kide eta senideak izan dira Italian film laburra aurkezten; 38 bat lagun. Aretxabaletarren filma zapatu ilunkeran eman zuten, lehiaketako bigarren jardunaldian, eta bien bitartean inguruko parajeak ezagutzen ibili ziren: egubakoitzean, Turin eta Gorgonzola; eta zapatuan, Milan. "Gorgonzolara ailegatutakoan Bussero herriko alkatea zain geneukan ongietorria egiteko; lehiaketan laguntzen duen herria da Bussero", azaldu du Antxiak.

Hiru onenen atean sartzeko atarian

Urduri joan ziren Are-Baleko sekretoa filmaren aurkezpenera: "Ikusleek disfrutatu egin zuten gure filmarekin eta txalo zaparrada jaso genuen". Sari banaketa iritsitakoan finalisten taldean sartu ziren, baina hiru onenen artean sartzeko atarian geratu. Hala ere, oso pozik itzuli dira alaitasun eta leialtasunaren sariarekin eta ahaztu ezinezko lau egun bizi izan dituztela aitortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak