Aralarrek krisiari aurre egiteko hartutako erabakien aurrean desadostasuna azaldu du

Asier Alkorta 2010eko ekainaren 10a

Espainiako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartu dituen neurrien aurrean, Aralarrek bere erabateko desadostasuna agertu zuen atzo Aretxabaletan. Alderdikideek propaganda banatu zuten, orain arte hartu diren neurriekin ados ez daudela esan eta beraien proposamenak luzatzeko helburuarekin.

 

Jon Abril Aralarreko koordinatzaileak hainbat arrazoi eman zituen Gobernuak hartutako neurriekiko euren desadostasuna azaltzeko: krisia sortu duten finantza-merkatu eta instituzioen helburuen menpera eginda daudelako, eredua bera delako krisian dagoena eta berrikusi behar dena, eta krisia sortu ez duten langile, pentsiodun eta funtzionarioak zigortzen ari direlako, bere esanetan. 

Krisiari aurre egiteko beste alternatiba batzuk badaudela esan zuen: desenpleguari aurre egiteko politikek lehentasuna izatea, zerbitzu publikoak hobetzea eta horietan sakontzea, finantza-merkatuak erregulatzea, eta espekulazioari mugak jartzea proposatu zuen, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak