Aozaratzako eta Mitarteko lanen esleipena gertu dago

Mirian Biteri 2009ko mar. 16a, 13:11
Espainiako Gobernuaren Tokiko Inbertsiorako Estatuko Fondoaren laguntzarekin Udalak hainbat proiektu jarriko ditu martxan datozen hilabeteotan eta horien lanak esleitzeko deialdia zabalik dago egunotan.

Mitarte kalea berritzeko obretarako eskaintzak bihar arte (martitzena) aurkez daitezke. Kale horretan hornidura eta saneamendu berriak jarriko dituzte. Argiteria, hiri-altzariak, seinaleztapen-sistema eta lorategiak ere aldatuko dituzte eta galtzadan harria jarriko dute.
Horretarako 793.916,47 euro bideratuko dituzte. Jasotako eskaintzak aztertu ondoren, martxoaren 30erako aurreikusita  dagoen osoko bilkuran esleituko dituzte. Lan horiek apirilean hastekoak dira.

Aozaratzako bidegorria

Bestalde, Aozaratza auzoko bidegorria egiteko eskaeren aurkezpena hurrengo egunean (martxoak 18) amaituko da. Lizitazio oinarrien aurrekontua 311.540,78 euro da eta bidea egiteko epea bost hilabetekoa izatea aurreikusi du Udalak. Interesatuek udaletxean aurkeztu behar dute eskatutako dokumentazioa.
Kasu horretan, Udalak ez du argitaratu lehiaketa deirik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, nahiago izan duelako inguruko enpresei obra horiek eskaintzea. Proposamen guztiak jaso ostean egokiena zein den aztertzeari ekingo dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak