Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herri bakoitzeko alkategai bozkatuenari elkarrizketak egiten ari gara GOITBn. Atzo, eguena, Aretxabaletaren txanda izan zen. Platora ekarri genuen Inaxio Garro, legezkoak diren boto kopuru handiena lortu zuena. Bestetik, hala ere, eta jakinda EAEko zerrendak boto gehien jaso zituela, denbora tarte bera eman diogu elkarrizketan Angel Bergaretxeri. Biak ikusteko aukera izango da Goiena.net-en, beraz.