Roberto Cobok azaldu digu Gatzagako igoera izan dela berarentzat, behintzat, gogorrena. Puntu honetan gainera Lana eta Ferrarik 15 minutuko abantaila hartu diote. Hori dela eta mendatea jaistean bizkor ibili behar izan dela adierazi digu Cobok.
86 txirrindularik hartu dute parte lasterketan baina 35 inguru bakarrik izan dira helmugara iristea lortu dutenak. Froga goizeko hamarretan hasi eta hamabi t'erdietan amaitu da.
Leintz Bailarako txirrindularitza lasterketa Euskal Herriko zaharrenetarikoa izateaz gain, froga garrantzitsua da txirrindularientzat. Roberto Cobok azaldu digunez abuztuan egiten dituzte talde profesionalek euren azken fitxajeak eta beraz, Aretxabaleta zein Mungiako lasterketak oso garrantzitsuak dira zentzu horretan.