Andramaixei agur esango diete gaur Aretxabaletan

Arritxu Barruso 2007ko abu. 17a, 17:41
Iritsi zaie aretxabaletarrei Andramaixei agur esateko ordua. Baina arratsaldeko zazpietan urteroko ‘bukatu da’ kantua abestu aurretik izan dute zer eginik herriko jaien azkenengo egunean.
Aurreko eguneko festaren ajea alde batera utzi eta herriko gazteak durana kalera hurbildu dira goizean soka muturrean parte hartzera. Ordu bete pasatxo izan dute bertara gerturatutako gazteek zezenekin jolasean aritzeko. Soka muturra zezen txikiekin hasi badute ere, pixkanaka pixkanaka gero eta zezen handiagoak ateratzen joan dira. Azkenengo zezena galanta izan da; batzuentzat handiegia akaso, horregaitik harresiaren beste aldean gelditzea erabaki dute.  

Sokamuturrean parte hartzeko txikiegiak ziren umeek ere izan dute bestelako zezen batzuekin jolasteko aukerarik. Toricos de la Navarreria konpainiak gaztetxoenentzat San Ferminetako entzierroa antolatu du. Batzuek argi erakutsi dute urte batzuk barru ez dutela inolako arazorik izango Iruineako entzierroan parte hartzeko.  

Zezenak nagusi izan diren goiz honen ostean herri bazkaria izan da aretxabaletarren hurrengo hitzordua. Balentziako ‘Paellas Giganes’ enpresak sekulako paella prestatu dute herri bazkarian parte hartu dutenentzat.

Jaiei amaiera emateko ‘bukatu da’ abestia arratsaldeko zazpietan kantatuko duten arren seguruenik askok eta askok bihar goizean goizera arteez dietela jaiei amaiera emango .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak