Andramaixak'08: Barricada eta askoz gehiago

Txomin Madina Milikua 2008ko abu. 13a, 21:00
Dena prest dago Andramaixei hasiera emateko. Aurtengo berrikuntzetako bat ekitaldien kokalekua da; izan ere, Herriko plazako lanak direla-eta ekitaldiak lekuz aldatuko dituzte: mus txapelketa Durana kalean egingo dute, umeendako parkea eta ikuskizunak Kurtzebarri eskolako kantxan eta herri bazkaria Iturrigorri frontoian.

Adin tarte guztiendako gustuko jaiak gertatzen saiatu dira, eta zerikusi ugari egongo da. Betiko ekitaldiek nobedadeekin egingo dute bat, egitarau osatua eskaintzeko. Betikoen artean daude: Ikurrinari agurra eta txupinazoa, mus txapelketa, meza nagusia, suzko erruberak, txirrindulari lasterketa eta pilota partiduak eta sokamuturra eta paella erraldoia.                                               

Nobedadeen artean, ostera, hainbat daude: Azpeititik datozen zaldien dantzen erakustaldia, Txinako SanXia arte akrobatikoaren konpainiaren ikuskizuna eta Barricada taldearen kontzertua. Zalantza barik Andramaixetako izarra izango da Iruñako taldeak abuztuaren 15ean, txosna gunean egingo duen kontzertua. Horiez gain, koadrilen egunean Imperi Azteca mariatxi taldeak girotuko ditu kale eta bazterrak eta The McKensy´s Band taldeak eskoziar musika eta umorea bateratuko ditu.

Txosna guneko ekitaldiak

Azken urteotan legez Gazte Ekimenak txosna guneko egitaraua gertatu du. Txupinazoarekin eta mozkorraren igoera eginda emango diote hasiera jaiei, eta ostean pintxoak eskainiko dizkiete elkartutakoei. Andramari egunean, Hondartza eguna egingo dute, eta igerilekua eta hondartza egongo direla egun osoan txosna gunean iragarri dute. Gainera, egun horretako mozorro onenari saria emango diote. Abuztuaren 16an, herri bazkaria izango da, bakoitzak bere bazkaria eroanda, eta arratsaldean baso-tuboaren aurkako kalejira egingo dute. Azken egunean, ostera, Txanogorritxo eta otsoa izango dira, eta jaiak bukatzeko mozkorraren jaitsiera egingo dute.

Egitarau osoa

Abuztuaren 14a, eguena –Andramari bezpera–

- 16:00etan, kanpai jotzea.

- 16:30ean, 29. mus txapelketa eta ping-pong txapelketa 12 eta 16 urte artekoendako.

- 16:30ean, umeendako parkea Kurtzebarri eskolako kantxan.

- 18:30ean, txupinazoa eta mozkorraren igoera txosna gunean; ostean pintxoak.

- 19:00etan, ikurrinari agurra eta txupinazoa.

- Ostean, buruhandiak Igerotxoko gaitariekin batera.

- 19:30ean, meza.

- 19:30ean, bertso-triki kalejira, txosna gunean.

- 23:00etan, dantzaldia Alaiki taldearekin.

Abuztuaren 15a, egubakoitza –Andramari eguna–

- 10:00etan, diana herriko txistulariekin.

- 11:00etan, pilota partiduak herriko pilotarien eskutik.

- 11:45ean, elizbira.

- 12:00etan, meza nagusia.

- 13:00etan, Hondartza eguna txosna gunean. Igerilekua eta hondartza egongo dira egun guztian.

- 13:00etan, Milagroko musika bandaren emanaldia.

- 17:30ean, umeendako parkea Kurtzebarri eskolako kantxan.

- 18:00etan, futbolin txapelketa 12 eta 16 urte artekoendako.

- 19:00etan, ur jolasak txosna gunean.

- 19:00etan, Katu Baru perkusioa eta dantza kaleetan.

- 23:00etan, suzko erruberak Arabako Velecea pirotekniaren eskutik.

- 23:30ean, Barricada taldearen kontzertua, txosna gunean.

- 02:00etan, hondartzarako jantzi onenari saria, txosna gunean.

Abuztuaren 16a, zapatua –Andramari bigarrena-

- 10:00etan, Leintz bailarako 71. txirrindulari lasterketa.

- 12:30ean, Zirika Zirkus taldearen ikuskizuna, Durana kalean.

- 14:30ean, herri bazkaria norberak etxetik ekarrita, txosna gunean.

- 17:00etan, zaldien dantza ikuskizuna, Kurtzebarri eskolako kantxan.

- 19:30ean, Txinako SanXia akrobazia konpainiaren ikuskizuna, txosna gunean.

- 22:00etan, rock kontzertua, txosna gunean. Ostean, galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.

- 22:30ean, profesionalen pilota partiduak:

1. partidua: Saralegi-Oteiza

                  Belloso-Rai

2. partidua: Arretxe II.a-Zearra

                  Retegi Bi-Beloki

- 00:00etan, dantzaldia Arantza eta Pantxorekin.

- 06:00etan, Kaleka txapelketa, Iturrigorri frontoian.

Abuztuaren 17a, domeka –Koadrila eguna–

- 11:00etan, diana herriko txistulariekin.

- 11:00etan, hamaiketakoa, Durana kalean.

- 11:30ean, sokamuturra, Durana kalean.

- 12:30ean, Potxin eta Patxin pailazoak, Durana kalean.

- 13:00etan, kalejira herrikoia, Durana kalean hasita.

- 14:30ean, herri bazkaria: paella erraldoia. Iturrigorri frontoian.

- Bazkalostean, Gazte Ekimenak antolatutako jolasak gazte eta helduendako.

- 16:30ean, The MacKensy´s Band taldea kalean.

- 18:00etan, sokamuturra.

- 19:30ean, erraldoi eta buruhandien kalejira.

- Ostean, koadrilen eguneko sari banaketa.

- 20:30ean, Imperi Azteca mariatxi taldea, kaleetan.

- 23:30ean, Imperi Azteca mariatxi taldea, Mitarte kalean.

- 00:00etan, Txanogorritxu eta Otsoa, txosna gunean.

- 03:00etan, ordu alaia, txosna gunean.

- 07:00etan, mozkorraren jaitsiera, txosna gunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak