Andramaixak iragartzeko horma-irudi lehiaketa deitu dute

Mirari Altube Arrese 2008ko eka. 12a, 12:36
Edozeinek har dezakete parte, eta horma-irudiak uztailaren 4a baino lehen eroan behar dira udaletxera edo Arkupe kultura etxera. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Teknika librea izango da, baina horma-irudiak ondorengo testua izan beharko du derrigorrez: Andramaixak 2008 Abuztuaren 14a, 15a, 16a eta 17a Aretxabaleta. Gainera, neurria zehaztuta dauka: 50x70 zentimetro edo disketean ekarriz gero dina 3.

Uztailaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean edo Arkupe kultura etxean. Eta horma-irudiarekin batera ezizena daukan kartazal itxi baten egilearen datuak jarri beharko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia. Egoki ikusiz gero aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa antolatuko dute. Epaimahaia herriko hainbat lagunek osatuko dute kultura batzordearekin batera, eta hartutako erabakia uztailaren 9an jakinaraziko dute. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta jaietako egitarauaren azala egingo dute irudiarekin.

Esaldi lehiaketa

Andramaixetarako esaldi lehiaketa ere deitu du Prebentzio Sailak. 13 urtetik gorako aretxabaletarrek parte har dezakete, bakarka zein taldeka, eta ekainaren 27rako eroan behar dituzte esaldiok –gura beste– udaletxera edo kultura etxera. Jaietako egitarauan erabiliko duten esaldia asmatu duenari 120 euro emango dizkiote, eta pegatinak egiteko erabiliko dituztenak asmatutakoei 60 euro. Epaimahaiak bereziki sarituko ditu jaiak neurri onean pasatzera gonbidatzen duten esaldiak, eta ez ditu onartuko neurriz kanpoko kontsumoa eta jarrera sexistak bultzatzen dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak