Andramaixa jaiak iragarriko dituen horma-irudia edo kartela hautatu gura du Kultura Sailak. Edonork har dezake parte lehiaketan eta teknika librea da. Horma-irudiaren neurria 50x70 zentimetro izango da edo disketean ekarriz gero A-3. Derrigorrez ondorengo testua izango du: Andramaixak 2009. Abuztuaren 14a, 15a, 16a eta 17a. Aretxabaleta.
Aurkezteko azken eguna uztailaren 3a da, eta kultur etxera edo udaletxera eroan behar dira lanak egilearen datuekin batera. Saria 300 euro izango da.
Esaldi lehiaketa
Prebentzio Zerbitzuak, ostera, esaldi lehiaketa deitu du jaiak girotzeko helburuarekin. 13 urtetik gorakoendako da eta gura beste esaldi aurkez ditzakete. Hori bai, ez dituzte onartuko neurriz kanpoko kontsumoa bultzatzen duten esaldiak, ezta jarrera sexistak bultzatzen dituztenak ere.
Udaletxean edo kultura etxean utzi behar dira esaldiok eta ekainaren 26a da azken eguna. Egitarauan erabiliko duten esaldia asmatutakoak 120 euro jasoko ditu eta pegatinak egiteko hautatutakoen egileek 60 euro.
Bi lehiaketetako saridunen berri uztailaren 7an emango dute Kultura Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak.