Ama-Lurrek kudeatuko du beste urtebete Arkupe

Mirari Altube Arrese 2009ko azaroaren 13a

Iazko urri bukaeran eman zion udalbatzak Portugaleteko Ama-Lur enpresari Arkupe kultura etxearen ardura. Urtebeterako sinatu zuten kontratua orduan, beste urtebete luzatzeko aukerarekin eta halaxe egin dute orain.

Ekitaldi asko antolatu dituzte urtebetean kultura etxean: umeendako ikuskizunak, zinema –hamar urteren ostean–, kontzertuak, erakusketak… Hilero kaleratzen dute esku-orria hitzorduen berri emanaz. Alkate eta Kultura Batzordeburua den Inaxio Garrok ez dauka Ama-Lurrek ematen duen zerbitzuaren gaineko kexarik: "Seguru asko hobetu daitezkeen kontuak egongo dira, baina ez diot inori entzun emandako zerbitzuaren kontrako iritzirik".
Hala ere onartu du datorren urtera begira kultura etxeari dagokion aurrekontua murriztu beharrean izango direla: "Kultura Batzordea noiz elkartuko zain nago gainerako alderdien iritziak entzuteko. Handik edo hemendik moztu beharko dugu eta gainerakoek zer dioten jakin gura dut". Datorren astean elkartuko da Kultura batzordea.

Herritik landu kultura

Kultura plana egin zuen Udalak udaberrian herritarrekin elkarlanean. Herriko bizitza eta kultura dinamikaren gaineko hausnarketa egitea zuen helburu planak eta lau lan ildo zehaztu zituzten orduan. Herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen herritik lantzea kultura. Hori horrela, datorren urterako gestio plana egitea eskatu zion Udalak Loramendi Euskara Elkarteari. Herri mailako kultura plana dabiltza gertatzen hilabeteotan, Arkupeko jarduna barruan, eta azaro bukaerarako bukatuta izango dutela uste du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak