Ama-Lur enpresak kudeatuko du Arkupe kultura etxea

Mirari Altube Arrese 2008ko urr. 23a, 14:16
Martitzenean, hilak 21, egindako ezohiko osoko bilkuran erabaki zuen udalbatzak Arkupe kultura etxearen ardura zeini eman. Enpresa bi aurkeztu ziren uztailean egindako deialdira: Amurrioko Errexal eta Portugaleteko Ama-Lur. Kultura teknikariak egindako txostena kontuan hartuta, Ama-Lur hautatu zuen udalbatzak aho batez.

Uztailean egindako deialdia bigarrena zen, lehena martxoan egin zuelako Udalak. Orduan hainbat aretxabaletarrek osatutako Jaiki elkartea aurkeztu zen, baina desadostasunak tarteko ezetza eman zuen. Kultura zinegotzi lanak egiten dabilen Edorta Mendietak jakinarazi zuen lehiaketaren oinarriek eskatzen dutena betetzera joan direla orain aurkeztutako biak, eta hortik kanpo ez dutela ekarpenik egin. Hala, puntuazio altuagoa jaso du Ama-Lurrek, baina hau ere ez da ailegatu %50era.

Urtebeterako kontratua

Ama-Lur enpresa lehenbailehen hasiko da Arkupeko egitarauak antolatzen eta Udaleko Kultura Sailarekin lanean. Hala ere, azaroko egitaraua Kultura Saileko arduradunek antolatuko dute. Dagoeneko lanean dauden langileak onartzeko asmoa du. Urtebeterako egingo diote kontratua Ama-Lurri, eta hori pasatutakoan beste urtebete luzatuko diote aparteko arazorik izan ez bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak