Aloña, Mondra eta Bergara nagusitu dira Bixente Etxeandia futbol txapelketan

Mirari Altube Arrese 2010ko urt. 7a, 13:28
Astelehenean, hilak 4, jokatu zituzten Bixente Etxeandia futbol eskolen arteko txapelketako finalak. Etxekoak esku hutsik geratu ziren, Aloña, Mondra eta Bergara nagusitu zirelako.

1999, 2000 eta 2001ean jaiotako Oñati, Bergara, Arrasate eta Aretxabaletako 200 gaztetxok baino gehiagok jardun dute norgehiagokan futbol eskolen arteko txapelketa horretan. Etxekoek final bakarra jokatu zuten (2001ekoak) eta Aloñaren aurka galdu –penaltiak bota eta gero–. Mondra nagusitu zen 2000n jaiotakoen artean eta Bergara 1999koen artean. Taldeek ez ezik jokalari onenek ere jaso zuten saria: Josu Aizpurua aretxabaletarrak (2001), Julen Mujika arrasatearrak (2000) eta Xabi Aspiazu bergararrak (1999). Eguraldia lagun giro ezin hobea izan zen Ibarran eta bai jokalari eta gurasoak, bai antolatzaileak oso pozik azaldu ziren txapelketarekin.


22 urtean Peña Zubi izena izan duen txapelketak Bixente Etxeandia hartu du aurten. Hala, jokalari (UDA, Alaves, Recreativo de Huelva…), entrenatzaile (Mondra, Alaves…) eta urte askoan Aretxabaleta Kirol Elkarteko presidente izandakoari omenalditxoa egin gura izan diote. Berak banatu zizkien sariak gaztetxoei.

Loteria kobraketa la Caixan

Aretxabaleta Kirol Elkarteak jakinarazi gura du UDAk saldutako Gabonetako loterian jokatutakoa berreskura daitekeela. Horretarako La Caixa banketxera jo dezatela loteria dutenek. Eta UDAren Gabonetako otarra Gasteizen bizi den Jon Basabek hartu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak