Algara ludotekak ordutegi berria izango du

Maider Arregi 2007ko urtarrilaren 10a

Astean zerbitzu zabalagoa eskainiko du Algara ludotekak. Negu partean igandeetan ere ateak irekiko ditu ludotekak. Hona hemen ordutegi eta txanda berriak:

Ordutegi eta txanda berriak

Bi txanda izango dira. Lehen txanda 17:00etatik 18:30era bitartean. Bigarrena, berriz,  18:30etik 20:00etara. Astelehen eta asteartetan 4, 5 , 6  eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat. Eta asteazkenetan 3 urteko haurrentzat eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat. Ostegun eta ostiraletan berriro  ere 4, 5, 6  eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat. Larunbatetan guztientzat zabalik 11:00etatik 13:00etara. Bestalde, 8-12 urtekoentzat ere zerbitzu berria du ludotekak. Zerbitzu hau igandetan, 17:30-19:30, izango da doan.

Bazkidetzak

Algara Ludotekako bazkidetza berriro egin beharko da. Hau da, urtarrila-ekaina bitarteko bazkidetza egiteko 20 euro ordaindu beharko dute interesatuek. Familia ugaridunek 10 euro.
 
Programazioa:
               
Urtarrilaren 21a: irekiera festa. Merendola,
jokoak, lehiaketa.
               
Urtarrilaren 28a: Munduko jolasak
               
Otsailaren 4a: Kutsidazu bidea Ixabel filma
               
Otsailaren 11: Izotz pistara irteera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak