Aldundiak 1.700.000 euro emango ditu kirol etxea egiteko

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 9a, 15:47

Orain dela hilabete hasi zituzten kirol etxe berriaren eraikitze lanak. 20 hilabete iraungo duten lanek 11.393.288 euroko aurrekontua dute eta Aldundiko Kirol Departamentuaren laguntza jasoko dute.

Orain dela urte bi etorri zen Kirol diputatu Iñaki Galdos kirol etxe zaharraren egoera ezagutzera eta orduan hitzeman zuen laguntza. Orain, berretsi egin dute eta astean bertan sinatu dute hitzarmena, Gipuzkoako beste hainbat udal eta kirol erakunderekin batera. Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren barruan dago hitzartutako laguntza eta 1.700.000 euro jasoko ditu Udalak kirol etxe berria eraiki eta estali gabeko kirolgunea egokitzeko. Esandako diru horren 400.000 euro aurten iritsiko dira, 500.000 euro datorren urtean eta 800.000 euro 2011n. Aldundiaren planak guztira 50 proiektu lagunduko ditu datozen hiru urteotan, eta horretarako 10,9 milioi euro jarriko dituela iragarri du.

Eskutitza bizilagunei

Udalak, bestalde, eskutitza bidali die Markole auzo inguruko bizilagunei kirol etxearen lanen berri eman eta eragingo dizkieten eragozpenengatik barkamena eskatuz. Izan ere, lurra ateratzen dabiltza orain orube hartatik eta kamioi askoren joan-etorria jasan behar dute bizilagun horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak