Abenduko lehen hamabostaldian gura dutenek egonaldia edo hilabete osoa, azaroaren 23rako jakinarazi behar dute. Abenduko bigarren hamabostaldiko egonaldia eskatzeko, ostera, azaroaren 30a arte dute epea. Jakinarazi dute, gainera, urtarrilaren 1ean ez dela egongo garraio egokiturik.
Eskaera kopurua libre dauden lekuak baino handiagoa bada, lehentasuna izango dute orain arte, urtean zehar, halako egonaldirik egin ez dutenek. Eskaerak faxez bidal daitezke 943 11 31 42 zenbakira edo posta elektronikoz mibarreta@gipuzkoa.net helbidera. Epez kanpo jasotako eskaerei plaza emango diete leku libreak geratu ahala.