Aldaketak egingo dituzte San Martin-San Jose kofradian

Asier Alkorta 2007ko abe. 18a, 12:57
Urteko batzar orokorra egin zuen abenduaren 8an San Martin-San Jose kofradiak. Heriotza orduan familiari laguntzea helburu duen kofradia bakarra da, eta dagoeneko 4.273 bazkide ditu. Batzar orokorrean, diru kontuak onartu eta datorren urteko egitasmoak azaldu zizkieten bazkideei.

Aldaketak egiteko asmoa

Proposatutako aldaketarik garrantzitsuena familiei ematen dieten laguntzari dagokionean egon zen. Orain arte, 279 euro ematen zioten hildakoen familiari, baina hemendik aurrera aldaketa egin gura dute: hain zuzen ere, orain proposatu dute laguntza hori 500 eurotara igotzea. Bazkideek onartu egin zuten igoera hori.

Urteko kuota, 16 eurokoa

Hala, senitarteko edo laguna ehorztea edo erraustea hautatuko duten familia guztiei emango dizkiete 500 euro, eta familia bakoitzaren eskuetan egongo da zer egin diru horrekin.   

Beste igoera baten berri ere eman zuten: urteko kuota
12,5 eurotik 16 eurora igoko dute.

Bestalde, batzordekide berriak aukeratu zituzten batzar horretan. Honako hauek dira boto gehien jaso zutenak: Jose Antonio Uribe, Xabier Gabilondo, Iñaki Uribetxebarria eta Amaia Berezibar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak