Datorren astelehenean abentura berri bati ekingo dio Alberto Iñurrategik: Makalura igoko da beste behin, baina kasu honetan mendebaldeko hegaletik eta era alpinoan. Erronka zaila jarri dio kasu honetan aretxabaletarrak bere buruari, baina esan digunez, zailtasun horiek dira motibatzen dutenak.