Akordeoi Orkestra Mexikora doa eguaztenean

Leire Kortabarria 2007ko urriaren 26a

Akordeoi Orkestrako 22 kide eta bost senide Mexiko hiriburura joango dira eguaztenean, hango Euskal Etxeak gonbidatuta. Euskal Etxe horrek 100 urte ditu, eta horren ospakizunen barruan gonbidatu dituzte.

Akordeoi Orkestrako 18 akordeoilari, bi perkusio-jole, zuzendaria, presidentea eta bost senitarteko joango dira Mexikoko hiriburura. Kide gazteenak 16 urte ditu, eta zaharrenak, 26. Urriaren 31n abiatu eta 14an izango dira etxean bueltan. Mexikoko Euskal Etxean eta hango unibertsitatean joko dute, eta baita hiriburu inguruko Queretaro eta Valle del Bravo hirietan ere.


Orain hiru urte izan ziren orkestrakoak Mexikon; hango Euskal Etxekoei gustatu egin zitzaien emanaldia, eta aurten, gonbidatu egin dituzte. Denetarik joko dute: euskal eta mexikar musika, klasikoa, eliza doinuak, zarzuelak…


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak