Aita Seberiano Aiastui hil da

Irati Agirreazaldegi 2007ko azaroaren 8a

Aita Seberiano Aiastui aretxabaletan jaioa Argentinako Chaco probintzian urte askoan bizi ondoren, Madrilen hil da 93 urte zituela. Argentnan "apaiz ibiltaria" modura ezagutzen zuten eta behartsuen alde lanean eman zuen bizitza.

1914ko urtarrilaren 7an jaio zen Aretxabaletan. Afrikan misiolari lanetan ibilia Argentinako Chaco probintzian eman zituen bere azken pausuak. Azken hiru urteak Madrilen egin ditu gaixo eta bertan hil da 93 urte zituela.

Milaka kilometro egin zituen oinez 72 urte zituela, hortik "apaiz ibiltaria" ezizena. Zaldiz egin zuen bidearen beste zati handi bat eta gauetan parean tokatzen zen txokoan egiten zuen lo. Bere esanetan, "Afrikan 12 urte eman ostean hutsunea zuen lekuren baten bila ari nintzen"

Lan solidarioa egin zuen Chacon. Esaterako, uholde batzuen ostean, hiriburura kamioi batean joan eta goraino bete zuen merkantziaz jende artean banatzeko.

Euskal Herriko egoerak kezkatzen zuen eta besteak beste bakearen eta askatasunaren alde egin zuen otoitz.

Chacon preziatua zen Urrezko bihotza saria jaso zuen 2002an. Agintarien aurrean aborigenen hezkuntza beharrak aldarrikatu zituen.

Erroman beatifikatu berri duten Sabino Aiastuiren anaia zen Seberiano Aiastui.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak