Airearen kutsaduraren emaitzak emango dituzte maiatzaren 5ean

Mirari Altube Arrese 2010ko api. 29a, 14:37
Iaz Markole auzo inguruan jasotako airearen laginek zein ondorio eman dituzten jakinaraziko dute adituek eguaztenean, maiatzak 5, Arkupen (18:30). Markoleko bizilagunek eta interesa duten herritar guztiek izango dituzte ateak zabalik.

Bizilagunek eurek eskatuta jarri zuten abian Aretxabaletako atmosferan dauden elementu kutsatzaileen bigarren ikerketa-lana izeneko azterketa eta orduan jasotako emaitzak azalduko dituzte orain. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean egin dute azterketa hori. Donostiako Zientzia Kimikoen Fakultateko Lourdes Canton doktoreak eta Miguel Angel Barrero doktoreak emango dute azterketaren berri eta jasotako emaitzen ondorioak azalduko dituzte. Bizilagunen kezkak eta galderak erantzuteko gertu etorriko dira gainera.


Markole auzoan egindako bigarren azterketa da, lehenengoan –2007an– "lagin gutxitxo" hartu zituztela esan zutelako adituek "ondorioak ateratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak