Ainhoa Sanchez, Miss Euskadi

Jon Berezibar 2010eko maiatzaren 9a

"Euskadiko neskarik ederrenaren" koroa jantzi zuen zapatuan BECen Ainhoa Sanchez aretxabaletarrak. Miss Araba titulua eskuratu eta Miss Gipuzkoan ohorezko dama izendatua izan eta gero, 2010eko Miss Euskadi da, 1,80ko altuera eta 90-61-93 neurriak dituen 23 urteko gaztea.

Modelo lanaz gain Euskal Telebistako Uyyy! umorezko kirol saioan hartzen du parte Sanchezek eta psikologia ikasten dihardu. Esker handiz eta harriduraz jantzi zuen koroa aretxabaletarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak