Bestalde, bihar, martitzena, meza egongo da 19:00etan eta jarraian, mokadutxoa jan eta Martin Kabarrixa txorimaloa iturriko erromaran jarriko dute.
Ekimenak egubakoitzean itzuliko dira Areantzara. 19:00etan, hitzordua egin dute afarirako mahaiak gertatzeko eta ordubete beranduago, elizako kanpaiak joko dituzte. Auzo-afariaren ostean, zozketak, ikus-entzunezkoa eta Iñigorekin dantzaldia egongo da.
Meza, luntxa eta jolasak
Txistulari doinuek esnatuko dute zapatua. Eguerdiko meza nagusiaren ondotik, luntxa eskainiko diete bertaratutakoei. Bazkaltzera joan aurretik, esan bezala, jinkana proba egingo dute. Arratsaldean, 17:45ean, jolasak antolatu dituzte: soka saltoa, txapel jaurtiketa edo makilak eustea, besteak beste. 20:00etan,berriz, Aro-sartze txapelketa jokatuko dute.
Eta domekan, urteroko ohiturari jarraituz, Kurtzebarrira joango dira. 09:30ean irtengo dira iturriko erromaratik.