Adinekoak zaintzen dituztenendako ikastaroa, azaroan

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 15a, 13:20
Adinekoek izaten dituzten jokaera aldaketak ulertu eta ondorioz sortzen diren arazoak bideratzeko antolatu du ikastaroa Lahar esku-hartze sozialerako elkarteak. Udaleko Gizarte Zerbitzuen oniritzia dauka eta Aldundiko Gizarte Politika departamentuaren dirulaguntza jaso du; horregatik debalde da.

Edonork eman dezake izena baina bereziki etxean adinekoak zaintzen dituztenei edo adinekoekin lan egiten dutenei –etxerik etxeko laguntza, zaharren egoitza, eguneko zentroa…– bideratu diete. Bost egunetan emango dituzte eskolak (17:00-20:00): azaroaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an. Basotxo erretiratuen egoitzan izango dira eta Sonia Rodriguez psikologoak bideratuko du. Izenemate epea zabalik dago: telefono bidez (663 05 72 23) edo helbide elektroniko bidez: formakuntza@laharelkargoa.org. 20 lagunetik gora ez dute onartuko.

Jarraibideak eskaini

Ikastaroaren helburuak bi dira: adinekoen jokaerak ulertzeko hainbat jarraibide teoriko eskaintzea eta jokaera aldaketa horien ondorioz sortutako arazoei irtenbide samurrak topatzen laguntzea. 


Lau gaitan sailkatuta daude bost egunetan emango dituzten eskolak: dementzien ezagupena –motak, ezaugarriak, bilakaera–; gizakiaren jokaera eta horren gaineko argibideak –inguruneak duen eragina, arazoak sortzen dituzten jokaerak…–; portaerek sortutako arazo zehatzei aurre egiteko jarraibideak –metodoak, egoera ezberdinak…–; eta adinekoekin, batez ere dementzia dutenekin, lan egitean sor daitezkeen beste arazo batzuen gaineko argibideak.

Partehartzean oinarritua

Gaiak lantzeko Lahar elkarteak erabiliko duen metodoa partehartzailea izango da, hau da, izendatutako gaiak azaldu ostean, kasu zehatzak baloratu eta eztabaidatuko dituzte. Norberaren zalantzak, kezkak eta esperientziak azaltzeko tartea izango dute partehartzaileek eta ekintza bereziak landuko dituzte guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak