Adin txikikoen gaineko hitzarmena

Iker Barandiaran 2007ko abe. 3a, 12:31
Adin txikikoen delituen aurrean, zigor motak arintzeko hitzarmena egingo dute Eudelek eta Udalak.

Udaleko osoko bilkurak onartu du Eudelekin hitzarmena egitea. Hitzarmen horren oinarria da Aretxabaletako adin txikikoek gizabanako bati kalte egiten badiote edo ondasun baten kontra egiten badute, adin txikikoei beste mota bateko zigorrak ezartzea.  
Eudelen helburua da adin txikikoei espetxe edo bestelako zigorrak ez ezartzea.

Hala, adin txikiko batek pertsona bat eraso izan balu, zigor moduan adibidez pertsona horri bere zereginetan lagundu beharko lioke, edo bestela sendatu beharko luke.

Gizartearen aldeko lanak
Bestela, adin txikiko batek ondasun baten kontra egingo balu, zigorra bestelakoa litzateke. Hain zuzen ere, gizartearen aldeko lanak egin beharko lituzke: kaleko jarlekuak margotzea dela edo beste eginkizunen bat, esaterako.

Eudelek uda aurretik luzatu zion hitzarmena egiteko proposamena Udalari. Udalak atzeratu egin zuen erabakia hartzea, baina aho batez onartu zuen osoko bilkuran. Hortaz, urtarrilean jarriko dute hitzarmena indarrean.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak