Abuztuan bukatuko dute elizatik musika eskolara arteko bidea

Asier Alkorta 2007ko uzt. 24a, 10:53
Eliza aurretik musika eskolara bitartean dagoen kale tramua asfaltatu dute dagoeneko, eta lan horiek guztiak bukatzeko, gauza txiki batzuk besterik ez dira falta. Hala jakinarazi digu Udaleko aparejadore Jose Mari Segoviak.

Hain zuzen ere, falta diren lanen artean, seinaliztapena, kaleko eserlekuak, zakarrontziak eta azkeneko erremateak nabarmendu ditu.

Norabidea, erabakitzear

Behin abuztuan lan horiek bukatuta, erabaki beharko dute zirkulazioa noiz zabaldu beharko duten, eta errepide horrek zein norabide izango duen. Udalak jakinarazi digu, seguruenik, norabide bakarra izango duela.

Urrirako, guztia bukatuta

Bestalde, iraila eta urria bitartean, musika eskolatik kale bukaera arte, Santutxura arte, dagoen tramua egiteko asmoa dute. Hala, lanak bukatutzat emango lituzkete.

Tramu horri dagokionez, Arrasaterantz begira gaudela, eskuman daukagun aldea bakarrik konpondu beharko dute. Horiek guztiak bukatzerako, urria helduko dela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak