12 milioi euroko Udal aurrekontua onartu dute

Mirari Altube Arrese 2008ko ots. 21a, 12:28
Astelehenean, hilak 18, egindako ez ohiko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak 2008ko Udal aurrekontua, 12.053.404 euroko aurrekontua hain zuzen.

Iaz baino bi milioi euro gutxiago aurreikusi dute, aurten diru gutxiago jasoko duelako Udalak etxebizitzen lanen zergetatik. Aurrekontuaren %35, lau milioi inguru, inbertsioak egiteko izango da. Inbertsio aipagarrienen artean daude Herriko Plazako eta Mitarte kaleko ur saneamendu lanak egitea eta kirol etxe berriaren lanak hastea, milioi bana eurorekin; ondoren datoz, lur sailak erostea (500.000 euro) eta herriko lokal bat erostea (355.000 euro).


Aurrekontuak Aralar, EA eta Ezker Batua-Berdeen aldeko botoa jaso zuen –PSE-EEko zinegotzi biek ez zuten etortzerik izan–. EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren: "EAJk egindako proposamen garrantzitsuenak ez dira jaso, txikienak bakarrik. Gainera, adoste prozesua oso informala izan da eta epe motza egon da; beste patxada bat behar du aurrekontuak", azaldu zuen Arritxu Oliden zinegotziak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak