Bidegorriaren lanak egun batetik bestera hasiko dituzte

Mirari Altube Arrese 2006ko aza. 29a, 14:22
CVL lantegia eta Eskoriatzara bidean dagoen tunela arteko bidegorri zatiaren lanak hastear daude. Bizikletendako ibilbidea izango den marra gorria margotzen hasiko dira.

Martitzenean ziren hastekoak marra gorria margotzen, baina euria iragarrita zegoela eta itxarotea erabaki zuten margolariek. Hori bai, egun batetik bestera hasiko dira lanean.

CVL eta Eskoriatzara bidean dagoen tunelaren arteko bi kilometroen lanak Udalak beregain hartu zituen, eta Hirigintza sailean egin zuten proiektua. Lehengo trenbidearen ibilbidea errespetatuko dute, eta oinezkoek eta bizikletek izango dute lekua –bizikleten ibilbidearen zabalera 1,60 metrokoa izango da–. Hala ere, tarte batzuk nahiko estuak dira eta horietan batera ibili beharko dute.

Bidegorriaren zati batzuk margotu eta txukundu bakarrik egingo dituzte, baina Copreci lantegi paretik tunelera bitartean lan handiagoa izango dute konpontzen. Hiru hilabete inguru iraungo dute, eta 193 mila euroko aurrekontua daukate.

Udalak lanok eginda ere bidegorriaren zati bi konpondu barik geratuko dira momentuz: Arrasate eta CVL lantegia artekoa eta tuneletik Eskoriatzarainokoa. Horiek Aldundiko Ingurumen sailaren eskuetan daude, eta 2007an hasiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak