Aretxabaletakoak lehenengo urtea egin du profesional mailan, eta denboraldiaren gainbegiratua egin digu: "Urte ona izan da, finalera sailkatu naizelako. Baina, inoiz baino irregularrago jokatu dut, eta horrek harritu egin nau. Edo negargarri ibili naiz, edo bikain jokatu dut, ez da erdibiderik egon".
Domekara arteko txapelketa
Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenaren aurrean dago Mikel: "Peugeot Tourreko finalean 190.000 euro daude jokoan, eta 50 jokalari baino ez gara izango. Finala denez ez dute lehenengo kanporaketa egingo eta azkeneko postuan sailkatuta ere, badakit ez naizela esku hutsik itzuliko. Finala berezia izango da, inoiz ez dut horrelakorik jokatu eta ez dakit zelan ibiliko naizen. Badakidana da horrelako txapelketetan jendeak ez duela berdin jokatzen".
Egubakoitzean, Goienkarian izango duzue Mikel Galdosen gaineko berri gehiago.