Mendi astea egingo du Murrukixo MEk

Mirari Altube Arrese 2006ko aza. 16a, 13:42
Murrukixo Mendizale Elkarteak mendi astea egingo du azaroaren 20an, astelehena, hasi eta 23ra bitartean. Lau berbaldi eskainiko dizkiete herritarrei tarte horretan, eta lautik hiru aretxabaletarrek egingo dituzte.

Lau berbaldi antolatu dituzte astelehenetik eguenera bitartean, eta lautik hiru aretxabaletarrek egingo dituzte: "Konturatu gara herrikoek aurkezten dituztenean jende gehiago hurreratzen dela, koadrilakoak direlako edo ezagunak", azaldu digu I�aki San Migel Murrukixoko presidenteak. "Gainera mendiko kontuak bakarrik ez dira izango, edonork egin ditzakeen treking irteeren eta bizikletan egindako bidaien berri ere emango digute", gaineratu du. Hona egitaraua:

  • Azaroak 20, astelehena: G2: Gasherbrum II Mikel Sasiainen eskutik.
  • Azaroak 21, martitzena: Delhitik Kathmandura bizikletan Asier Atxa eta beste hiru aretxabaletarren eskutik.
  • Azaroak 22, eguaztena: Trekinga Lantang bailaran (Nepal) Luis Mari Urkia, Tasitoren eskutik.
  • Azaroak 23, eguena: Pirinio eta Alpeetan bizikletan Aitor Arozenaren eskutik, Loramendi Euskara Elkarteak antolatuta.

Berbaldi guztiak Kurtzebarri eskolako aretoan izango dira, 19:00etan

Elur-erraketak

Gertu ditu dagoeneko Murrukixok datorren urteko egutegiak. Lehiaketa antolatu zuen egutegirako argazkia hautatzeko eta 15 lagunek �gehienak aretxabaletarrak� ekarri zituzten euren lanak. "Benetan argazki politak zeuden, gehienak paisaiak, baina orijinala iruditu zitzaigun elurretan ibiltzeko erraketak agertzen zena, eta gainera, Murrukixorenak dira elur-erraketok, bertakoak", azaldu digu San Migelek. Hortaz, Amaia Otxoa Lazkano aretxabaletarrak jaso ditu sariaren 150 euroak. Laster jasoko dute egutegia etxean bazkideek.

Bazkide txartela berritu

Murrukixoko bazkideek gutuna jasoko dute laster etxean. Izan ere, oraintxe da bazkide txartelak berritzeko garaia. Hala, datorren urteko federatze aukerak eskainiko dizkiete bazkideei prezioen berri emanaz, eta Murrukixoren datu basea eguneratzeko datuak froga ditzatela eskatuko diete. Hori horrela, herritarren baten batek federatu gura izanez gero edo aldaketaren bat egin txartelean abenduaren 15a baino lehen egin behar du. Horretarako Murrukixoko egoitzatik pasatu martitzenetan, 19:00etatik 20:00etara, edo murrukixo@euskalerria.org helbidera mezua bidali. Berririk izan ezean ontzat emango dituzte dauzkaten datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak