Euskaraz kantuan eta jolas egiten ikasteko aukera eskaini die Udalak umeekin jarduten duten aretxabaletar guztiei, hau da, guraso, irakasle zein hezitzaileei. Urtxintxa eskolak egingo du ikastaroa, eta saioetan, jolas zaharrak eta jolas berriak landuko dituzte. Horrez gain, jolaserako espazioa eta denbora berreskuratzen laguntzea eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatzea dute helburu. Interesa izanez gero herriko ikastetxeetara edo udaletxera deitu.