Topagunearen mozioa onartu zuten osoko bilkuran

Mirari Altube Arrese 2006ko aza. 14a, 16:35
Astelehenean, azaroak 13, egin zuen udalbatzarrak urteko azken ohiko osoko bilkura. Ogasun saileko gaiak izan zituzten eztabaidagai, baita Topaguneak presoen aldeko babesa eskuratzeko aurkeztutako mozioa ere. Guztiak onartu zituzten.

Eskubideak bermatzeko, konponbidea sustatzeko izeneko mozioa aurkeztu zuen Topaguneak urteko azken ohiko osoko bilkuran. Presoen egoera lazgarriaren berri eman zieten mozioaren bidez udalbatzarreko kideei, eta lau eskaera egin: bat egitea euskal presoak Euskal Herrira oihuarekin; euskaldunei presoen egoera larriaz jabearaztea eta aktiboak izan daitezela eskatzea; Etxeratek hileko azken egubakoitzetan egiten dituen ekintzetan parte hartzea eta euskal presoak Euskal Herrira ikurra zabaltzea udaletxeko balkoitik hasita. Aralarko Sarasuaren esanetan Topaguneak eta Udalak elkarrekin dinamizatu beharko lituzketela ekintzok, eta alkatea ados azaldu zen.

Taxien tarifak %4,5eko igoera

Ogasuneko gaiak ere eztabaidatu zituzten astelehenean, kreditu aldaketa bat esaterako. Ordenagailu bat erosi eta beste hainbat ekintzatarako dirua, 86.850 euro, lurrak erosteko partidatik hartu zituzten, eta Aralar aurka azaldu zen lehen ere berak proposatuta handitu zelako partida hori. Bestalde taxien tarifa %4,5 igotzea onartu zuten, eta bukatzeko, Aralarko Joxe Anjel Antxiak eskaera egin zuen: maiatzean Kurtzebarri eskolako ikasleek energiaren gaineko txostena aurkeztu zuten Eskola Agenda barruan; Udala erantzuteko geratu zenez, lehenbailehen egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak