Zuhaitzei oraindik ez zaizkie hosto guztiak jausi baina dagoeneko bonbilak jartzen dabiltza Gabonetara begira. Ohiko lekuetan piztuko dituzte argiok: kirol etxe pareko pinuan, Lausitta eta Durana kaleetako zuhaitzetan eta beste hainbat tokitan. Argiez gain beste apaingarri batzuk ere ikusiko ditugu laster, udaletxeko balkoian Olentzero, esaterako.