Bizigune programaren berri jasotzeko udaletxera jo

Mirari Altube Arrese 2006ko aza. 9a, 12:12
Bizigune programaren berri jasoteko udaletxera jo dezakete hemendik aurrera herritarrek. Eguenetan, 12:00etatik 13:00etara bitartean egongo da Suradesako teknikari bat udaletxean.

Orain urtebete sinatu zuen Aretxabaletako Udalak Bizigune programa Javier Madrazo sailburuarekin. Etxebizitza hartzen dio errentan Jaurlaritzak jabeari, eta bost urtean errenta ordainduko diola hitzartzen du; baita kontserbazio eta mantentzea bermatu ere. Gainera, etxebizitzak zaharberritu gura dituenarendako laguntzak eskaintzen dituzte: 18.000 euro arteko maileguak. Aretxabaletan 60 etxebizitza inguru daude hutsik.

Debagoienean Suradesa erakundeak daroa aurrera Bizigune programa, eta Aretxabaletako udaletxean eguenetan egoten da teknikaria, 12:00etatik 13:00etara. Gainerako egunetan Suradesak Arrasaten dituen bulegoetara joan behar da 07:30etik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak