Otalora kalea itxita dago

Mirari Altube Arrese 2006ko azaroaren 7a

Parrokia eta Untzillarako bidegurutzea bitartean dago itxita Otalora kalea. Atzo itxi zuten, eta hala egongo da hainbat astetan lanak egin artean. Bien bitartean bai automobilak, bai autobusak Lausitta kaletik pasatuko dira.

Durana kalera bertako bizilagunak edo Errekabarren kalera doazenak bakarrik pasa daitezke, lehen esan bezala parrokia paretik ezin daitekeelako aurrera jo. Arrasatetik datozen automobilak Lausitta kaletik sartuko dira Errekabarrenera etortzeko. Eta Arrasatera joateko Mitarte kaletik Geltoki plazarantz egingo dute.

Udaltzainak dabiltza kaleok zaintzen egunotan argibideak eman, eta inork ez dezan gaizki aparkatuta utzi autoa Lausitta eta Errekabarren kaleetan eta Bedarreta eta Otalora inguruetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak