Grafologia ikastaroa hasiko dute gaur

Mirari Altube Arrese 2006ko aza. 6a, 12:48
Loramendi Euskara Elkarteko Tril emakume taldeak grafologia ikastaroa antolatu du azarorako. Bi orduko eskolak izango dira astelehenetan, gaur, hilak 6, hasi eta 27a bitartean.

Irune Ibarra psikologo eta grafologoa etorriko da eskolak ematera Trilek gonbidatuta. Idazkeraren inguruko hainbat ikerketa lan eta hausnarketa egin ditu Irunek, tartean euskal idazkera euskal curriculumean, eta Euskal Herrian gaur egun dauden grafia motak eta idazkera-aholkuak. Zortzi orduko ikastaroan grafologiaren gaineko zalantza eta bitxikeriak argituko dizkie elkartutakoei

Autoestimua berbagai

Bestalde, hilaren 9an, eguena, Maite Garcia psikologo eta irakasleak autoestimuaren gaineko kontuak izango ditu berbagai. Tril emakume taldeak antolatu du hau ere, eta Poztasunaren giltza: autoestimua! izeneko berbaldia gertatu du Maitek hurreratuko diren guztientzat. 19:00etan izango da, udaletxe zaharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak