Galizia Etxekoek olagarroa saldu zuten gehien, Gaztela-Leongo postuan cecinak izan zuen arrakasta gehien eta Arrasateko Corazon de Encina Extremadurakoen postuan txitxi-burruntzia izan zen salduena. Errioxakoek ere txorixoa eta ardoa eskaini zuten eta Euskal Herria ordezkatzen Aretxabaletako Aratz taldekoak aritu ziren.
Patxaran lehiaketa
Aurten XII. Etxeko Patxaranen Lehiaketa egin dute. 24 botila aurkeztu dituzte. Juana Maria Cid (Eibar) izan zen lehenengo saritua. Bigarren postuan Clemente Olivenza gelditu zen eta hirugarren saria, Jose Jabier Irurek eraman zuen etxera. Azken biak Aretxabaletakoak.